|
-Bertso saio eta
txapelketetan gero eta emakume gehiago ikusten dugu.
Parekotasun edo berdintasunera ailegatzen ari gara?
Bertso eskoletan
kopurua pare-parekoa da, eskola arteko txapelketetan,
umeetan, neskak dira hoberenak. Ez dakit helduagoak
diren edo langilegoak. 14-15 urtera iristen diren
garai horretan desagertu egiten dira, jende aurreko
saltoa ez baita erraza. Askok atzera egiten dute,
oholtza gainean bertigoa sortzen da eta atzera egiten
dute. Bertsoen munduan oraindik ez dago berdintasunik,
gizartean ez dagoen bezela. Bertsolaritza gizartearen
parte eta ispilu da.Berdintasun hori etorriko da,
etorri beharko luke, gauza naturaltasunez joanda.
-XXI garren mendea
gaude eta teknologia eta aurrerapena bertsolaritzaren
mundura ere ailegatu da. Bertso eskoletako ikasleak
euren artean txateoan aritzen direla esan digute....
wwwbertsozale.com
da helbidea; bertso eskolen tartean sartuz gero
postontzia, jokoak, ariketak eta foroa aurkituko
dituzue. Gaztetxoek lagun asko egiten dituzte euren
artean, esaterako elkarrekin txapelketetara joateko
hitzordua bertan egiten dute.
-Urtea amaitzearekin
batera, abenduan Euskadiko Txapelketa Nagusiaren
finala iritsiko da; aurten berrikuntza lekua bera
da, Bizkaia, Barakaldo izan da elkartearen apustua.
Elkartearen apustua
da bai, egia da bertsolari denok sentitzen garela
elkarteko proiektuaren parte eta niri ongi iruditzen
zait. Gipuzkoarrak oso ongi ohituta geunden eta
orain mugitu egin beharko dugu. Apustu handia egin
da: 13.000-14.000 lagunentzat lekua duen leku erraldoi
batera mugitu da. Sektore erdaldunari garrantzia
eman nahi izan zaio. Apustu bat da, nik uste dut
kalterik ez diola egingo, egitekotan mejora izango
da.
-Txapelketa Nagusian
parte hartzen ari zara. Nola prestatzen du bertsolari
batek bere burua horrelako lehia bati aurre egiteko?
-Hoberena da bertso
zahar pila irakurtzea, ikusi nola dauden eginda,
gauzak nola pilatzen dituzten, bukaera nola dagoen
eginda. Gauzak esateko modua, metaforak... gero
justu guztiak sartzeko moduko gaia egokitu behar
zaizu. Aurreko txapelketak ere aztertzen ditugu,
bakoitzak nondik heldu dion gaiari, ideiak.... guztia
aztertzen dugu.
-Nolabait esatearren,
hori guztia forma aldetik da, baina edukia, alegia,
gaiak ere landu behar dituzue, eta aktualidadea
jarraitzeak berebiziko garrantzia izaten du, ezta?
Komeni da, menderatzen
duzun gaiarekin nahiko lan duzu, pentsa gaiaz ezer
ez badakizu. Askotan jendeak adina dakizu, ez gehiago
eta ez gutxiago, eta horri zukua atera behar diozu,
beste ukitu bat eman. Sorpresaz harrapatu entzulea.
Saio askotan aktualidadeko gaiak tokatzen dira,
eta askotan gainera bezperako kontuak. Momentu txarra
pasatzen da entzuten ari den jendeak zuk baina gehiago
dakiela dakizunean.
Ainhoa Mendiburu
|