...ren komiki berriak
Txintxo
eta Demontxo
Naiara
Kuxko
Kattalingorri
Bruno
Ametz eta Mustroa
Beto Asmatzaile
Otxoa Jauna eta Matxin...
330 zenbakia
 

LUR KORTA-Ipuin kontalaria

"Ipuin ezberdinak kontatzen ditut, klasikoetatik kanpo ipuin zoragarriak daudelako."

Baserrian, tximiniaren inguruan, aiton-amonek lotara joan aurretik kontatuta ezagutu ditugu euskal ipuin eta leiendak. XXI. mende honetan tradizio izandakoa ofizio bihurtu da Lur Korta oiartzuarrarentzat. Zazpi urte inguru daramatza lurrean eseri eta gaztetxoei bere ipuinak kontatzen, amonak eta aitak lotara joan aurretik berari kontatzen zizkioten bezala. Ipuin kontalari izateaz gain antzezlea da, eta Iru–eako bi antzerki talderen kide da: TROKOLO haurrentzako antzerki taldea eta BELE BIZI helduentzako taldea.

-Nola definituko luke Lurrek bere burua?

Ni antzezlea naiz. Publiko baten aurrean jartzen naizenean antzezten ari naiz eta ipuinak kontatzea da hori. Antzezle ikasketak egin nituen Iru–ean, "Escuela de Navarra de Teatro"-n. Hiru urteko ikasketak egin nituen bertan eta ondoren hainbat ikastaro. Beti dago ikasteko zerbait.

-Nondik dator ipuinak kontatzeko afizio hori?

Nik ez nuen ipuinetarako afizio handirik. Txikitan ez nuen gehiegi irakurtzen, ez zitzaidan gustatzen, gero pixkana, handitan irakurri ditut ipuinak. Lanagatik istorio asko irakurri eta entzun behar ditut. Hala ere ez ditut ipuin guztiak kontrolatzen. Klasikoak ez zaizkit gehiegi gustatzen, haurrek amaiera ezagutzen dutelako, eta horrek ez du graziarik.

-Orduan zuk asmatzen dituzu ipuinak?

Denetarik egiten dut. Daudenak kontatzen ditut eta gero asmatutakoak. Ipuinekin gauza asko egin daiteke. Askotan egiten dudana da papertxo batzuetan hainbat pertsonaia jarri, bi hartu eta istorio bat sortu. Momentuan inprobisatu dezaket edo haurrek beraiek sortzen dute ipuina.

-Zenbat ipuin kontatzen dituzu saio bakoitzeko?

Normalean bi edo hiru ipuin, denboraren eta adinaren arabera. 3-4 urtekoentzat ipuin motzak eta asko behar izaten dira, bestela galdu egiten direlako. 10-12 urtetik aurrerakoentzat istorio luzeagoak eta beldurrezkoak kontatzen dizkiet, ipuin bat entzuten 20 minutu egon daitezke.

 

 

 

 

 

   

 

-Nolakoa izaten da ipuin kontaketa?

Eskariaren eta lekuaren araberakoa. Liburutegietan ohiko kontaketa nahi dute, ikastoletan berriz saio berezi modura planteatzen dute. Orduan mozorrotuta joaten naiz AURORITA izeneko ipuin kontalariaren larruan sartuta, pamela handia buruan eta maletarekin agertzen naiz. Kontakizunean zehar maletatik gauzak ateratzen ditut. Nire helburua exsri eta momentu on bat pasatzea izaten da beti.

-Euskal Herriak ahozko tradizio handia du, baina noiztik ipuin kontalariak?

Ni txikitan ez naiz gogoratzen horrelakoak zeudenik eta orain ia herri guztietan hilabetean behin ipuin kontalariak daude. Ni hasi nintzenean duela sei-zazpi urte hasi zen istorio hau. Gero eta gehiago daude, horrek esan nahi du eskari gehiago dagoela. Euskal Herrian beti kontatu dira lotara joateko ipuinak, baina horrela jende askorentzat, etxetik kanpora, azken urteotako kontua da.

-Eta helduentzako ipuinak noiz?

Egin izan ditut, baina nahiago ditut haurrak eta batez ere 12 urtetik gorako gazteak. Udaran Nafarroan Aiotzeko udalekuetara joaten naiz astean behin eta bertan beldurrezko istorioak kontatzen ditugu basoan. Helduekin ipuinak kontatzearena landu beharreko gauza da, aurrerago egingo dut. Hala ere, beraiekin ez nago haurrekin bezain lasai eta gustura.

 

Ainhoa Mendiburu

 

 

   
 
   
 
Azken
zenbakiak