|
TXIKIKLIK hauetan
zein gai lantzen duzue?
Egiten dugun TXIKIKLIK
bakoitzak, normalean ingurumeneko gai bat izaten
du ardatz gisa. Egiten ditugun ekintzak ezberdinak
dira. Jakin badakigu horrelako zerbitzua hartzen
duten gatzetxoek gero urte osoan zehar errepikatu
egitngo dutela. Urteko hiru Txikikliketan ez dugu
gauza bera egiten, eta urte batetik bestera ere
ez.
Iraileko eskaintza
irakurrita, handiena, txikienaa, garaiena, sakonena
eta kutsatuena ezagutzeko aukera ematen duzue.
Beti izango da zerekin
alderatzen dugun: animalia handiena balea izan daiteke
eta txikiena mikroskopikoa, astunena planeta baten
pisuaÉ helburua da gaztetxoei erakustea badaudela
neurriak, mailak , urteakÉ erreferentzia sistema
bat dagoela. Horrekin jolastea eta ikustea zertan
datzan. Egia da ikastea baino gehiago, helburua
ondo pasatzea dela eta horretan ari garen bitartean
etekina ateratzen badiogu ba primeran. Haseiran
igual ez dute kontzeptua finkatu, baina gero gaia
eskolan benetan ikasi behar dutenean oinarri bat
badute.
Ze gaztetxok eman
dezake izena?
3 eta 11 urte bitarteko
150 gaztetxorentzat lekua dago. Bi taldetan banatuta
daude; txikienak 3 eta 6 urte bitartekoak dira,
eta handienak 7-11 urte bitartekoak.
Izena emateko
zer egin behar da?
943 01 29 17
telefonora deitu edo www.kutxasocial.net
helbide elektronikora idatzi. Prezioari dagokionez,
10 euro dira eguneko eta Gaztetxoen Elkarteko eta
museoaren lagunen bazkide txartelarekin, 6 euro.
Hori TXIKIKLIK
egitasmoa da, baina uda honetarako Zientziaren KutxaGuneak
ze beste eskaintza du?
Planetarium-ean Kometak
eta Meteoroak ikusteko aukera dugu. 30 minutuko
iraupena du saio bereziak. Eguzki sisteman egiten
den ibilbidean kometa guztien sorlekura iritsi eta
gainera kometa ezagunei (Halley, Levi 9É) buruzko
datu interesgarriak ezagutuko ditugu. Bestetik izar
uxoen jatorria ulertuko dugu. Hori Planetarium-aren
eskaintza berria.
Ainhoa Mendiburu
|