...ren komiki berriak
Txintxo
eta Demontxo
Naiara
Kuxko
Kattalingorri
Bruno
Ametz eta Mustroa
Beto Asmatzaile
Otxoa Jauna eta Matxin...
326 zenbakia
 

"Surf-a 60 urte bete arte egin dezakezu, kirola baino bizimodu bat da."

 

OSCAR GARCIA-Bera Bera Surf eskolako arduraduna.

"Surf-a 60 urte bete arte egin dezakezu, kirola baino gehiago bizimodu bat da." Donostiako Bera Bera Surf eskolak urte osoko ikastaroak eskaintzen ditu. Talde txikiak, hainbat ordutegi eta maila. Euren helburua: surf-a ikasketekin eta lanarekin lotzea. Fisikoki abantailak handiak dira, baina naturaren, itsasoaren errespetua eta olatuen maitasuna sortzen ditu. Bi egunetan segidan surf-a eginez gero kirolzaletasuna pasio bihurtzen da.

Urte osoko ikastaroak eskaintzen dituzue. Zer baldintza bete behar dira izena emateko?

Zortzi urte baino gehiago izan behar dira eta igeri egiten jakin behar da. Hasierako ikastaroetan ez da gehiago behar. Surf eskolak beharrezko materiala jartzen du: surf taulak, jantziakÉ taldeak txikiak izatean dira, bost ikasle eta irakaslea. Gure helburua teknika eta praktika bera ongi irakastea da.

Nola antolatzen dituzue klaseak?

Kirol oso teknikoa, teorikoa eta fisikoa da. Uretan sartu aurretik, gainerako kiroletan bezala, ariketa fisikoak egin behar dira eta teoria ikasi behar da. Neguan, eguraldi edo itsaso txarra dagoenean piszinan egiten ditugu ariketak, Manteo polikiroldegian. Gainera "bideo-zuzenketa" deitzen den teknika erabiltzen hasiko gara. Bideoan grabatzen da ikasle bakoitza surfean ari denean, eta gero bideoa ikusita zuzenketak egiten dira; itsasoan oso zaila da teknika egokia den ikustea. Bideo-zuzenketak asko laguntzen du oreka, gorputza eta mugimenduak zuzentzeko orduan.

Astean zenbatetan egiten dituzue klaseak?

Hori nahiko librea da, bakoitzaren nahien arabera. Talde txikiak direnez, bakoitzak erabakitzen du astean zenbat denbora eskaini nahi dion eta zein mailatara ailegatu nahi duen.

Udara eta oporrak ditugu laster, eskaintza berezirik baduzue ordurako?

Urtero Donostiako Udalaren bitartez ikastaro bereziak eskaintzen ditugu. Ehundaka haurrek ematen du izena, eta Zurriolako hondartzan egiten dira ikastaro horiek. Behin udara amaituta haur batzuek surf-a egin nahi dutela erabakitzen dute eta urte osorako izena ematen dute eskolan. Gurekin harremanean jartzeko bi bide daude: wwwberabera.com helbide elektronikoa edo 659 300 483 telefonoa.

 

 

 

 

 

   

 

Mutilen kirol bezala ikusi dugu surf-a, hori aldatzen ari da?

Bai, "Itsaso" proiektua martxan dago. Soilik neskentzako surf ikastaroak. Nesken artean kirola bultzatzea da programa honen helburua. Une honetan surf eskolan neska gehiago dago mutila baino.

Euskal Herrian gero eta surf eskola gehiago dago. Txapelketarik antolatu duzue?

Bai, "Ikas Txiki" izeneko txapelketa. Eskolako kirol zirkuituaren barruan dago, surf eskolak eta kirol klubek izena ematen dute. 14 urte arteko haurrentzako txapelketa da, joko moduan egiten da. Ikasleek surf lehiaketa bateko teknika ikasten dute eta txapelketan praktikan jartzen dute. Sariak eta Federazioa atzean daude. Guk ikasle guztiak federatzen ditugu eta aseguru pertsonala dute urte osorako. Argi utzi nahi dugu urte osoan kirola egin nahi duenak federatuta egon behar dutela.

Txapelketak, surf eskolakÉ surf maila ona du Euskal Herriak?

Zarautzen sortu zen lehen surf eskolan, une honetan mundu mailako lehiaketatan ari dira hainbat surflari euskaldun.18-20 urte bitarteko batzuk oso onak dira, surfa dute bizimodua. Oso harrobi ona dugu. Euskal Herrian Europa mailan kontuan hartzeko lekua da. Gainera Mundakako hondartzak Europako eta munduko olatu hoberenak ditu eta bertan egiten da munduko TOP 44 txapelketaren zirkuitua.

Surf irakaslea zara, urte asko daramazu olatuen artean, baina zuk nola ikasi zenuen?

Nire garaian ez zegoen surf eskolarik eta autodidaktak ginen. Orain surfeko entrenatzaile titulu ofiziala atera du Eusko Jaurlaritzak Euskal kirol eskolaren bidez. Teknika Frantzia eta Estatu Batuetatik etortzen da, hemen urte asko daramagu surfean baina kanpotik ekarritako kirola da.

Gainera teknologia berriekin gauzak asko hobetu dira. Internet bidez hondartza bakoitzean dagoen eguraldia, itsasoa eta olatuak ikus ditzakezu. Informazioa ehuneko 90eko segurtasunarekin duzu, hori jakinda taula hartu eta olatu bila joateaÉ besterik ez da behar.

 

 

 

Ainhoa Mendiburu

 

 

   
 
   
 
Azken
zenbakiak