|
OIHANE
PEREA-Bertso- Udaleku
eta barnetegien arduraduna.
"Bertso udalekua,
hitzekin jolasteko eta ongi pasatzeko gunea da,
bertsolari eta bertsozaleek bat egiten duten lekua."
Bertsozale
Elkarteak ia zazpi urte daramatza uda partean hamar-
hamazortzi urte bitarteko gazteentzako udaleku bereziak
eskeintzen. 200 dik gora lagun elkartzen da hauetan.
Batzuek bertsolari izateko lanari ekingo diote,
besteek bertsozale, publiko aditua, izateko bidean
lehen urratsak emango dituzte. Udalekuetan izena
eman nahi izanez gero www.bertsozale.com
helbidera jo behar da. Aukera ugari dago: Zuhatza
uhartea, Aubixa baserria, Arbona eta Zarautz. Helburua
bakarra; ongi pasatzea eta bertsolaritza hobe ezagutzea.
Urtean zehar bertso
eskoletan aritu behar ahal du udalekuan parte hartu
nahi duenak? Nori daude zuzenduta?
Bueno, kuriosidade
apur bat daukaten haurrei eta bertsozaleei baita
ere. Bereziki erakargarria izango da haur bertsozaleentzako
edo bertso eskolentzat daudenentzat. Baina guri
poz gehiena ematen diguna da, bertsolaritza ezagutu
gabe ere etorri izan diren haurrei, zelako poza
eta lilura piztu zaien bertsolaritzarekiko.
Euskal Herri osoko
haurrak doaz udaleku berezi hauetara. Nola egiten
da aukeraketa?
Gure udalekuak guztiz
irekiak dira, elkarteak zuzenean antolatzen dituenak
eta hor ez dago mugarik. Euskal Herriko punta guztietako
haurrak eta gazteak egoten dira eta gainera euskalki
ezberdinak, bertsolaritza bizi eta ikusteko modu
ezberdinak. Gero daude oso bertsozaleak, bertsolariak
direnak ere bai, eskola arteko txapelduna dena edo
bertsolaritzaz ezer ez dakiena, baina harreman horretan
ba elkarren artean puzlea osatzen dute eta elkarrengandik
ikasten dute.
Zer berezitasun
daukate udaleku hauek gainantzekoekin alderatuta?
Udaleku batzuetako
jolas tipikoak dira, baina bertsolaritzarekin zer
ikusia dute, moldaketa eginda ,adibidez altxorraren
bila edo puzzle jokoak egiten dira, baina bertsolarien
bizitzak edo argazkiak oinarri bezela hartuta. Sormenari
garrantzia handia ematen diogu.
Bertsolari ezagunen
bisita izaten da udaleku berezi hauetan. Zeintzu
dira haurrentzako bertsolari ezagun horiek?
Euskal Herriko txapelduna
bai noski. Nik uste dut normalean erreferentzia
dela eta gero zertxobait gazteago diren bertsolariak.
Guztiak joaten dira, joan daiteke Maialen Lujanbio
bertsotan Gipuzkoako txapelduna dena edo joan daiteke
eskola arteko 15 urteko gazte bat. Zer egiten dugu?
Normalean haiek prestatzen dituzte gaiak eta ikusten
dute bertso saio bat nola antolatzen den eta bertsolariek
beraientzat kantatzen dute. Bertso saio normal batean
ez daukaten koneksio hori lortzen da, publikoa oso
mugatua delako 30 haur.

|