|
Zergatik argentinarra?
Zerbait ezberdina
egin nahi zuten. Argentinarra izatea erabaki zuten,
nik uste modan dagoelako Argentina eta argentinarrak
leku guztietan daude, telesailetan, pelikuletan...
Hori pixka bat oinarri gisa, eta gero errazago ateratzen
zaidalako argentinarren azentoa.
Zenbat denbora
eman duzue ensaiotan, estreinaldira iritsi arte?
Lan honekin oso
denbora gutxi, hilabete eta erdi baino ez dugu izan.
Estreinatu, etab aste batean gauza batzuk aldatu
genituen publikoaren aurreko lehen antzezlana egin
ondoren. Plazaratu genuenerako bi hilabete pasa
ziren.
Nola lortu duzue
Fermin Muguruzaren parte-hartzea?
Espektakulo honen
zuzendaria Anartz Zuazua da, berak ez dauka inongo
konplexurik. Bere metodoa da probatzea, eta ezetz
esango dute. Muguruzari deitu zion eta Ferminek
baiezkoa bota zuen. Ez zuten elkar ezagutzen. Ez
dakit, Muguruzak zer antzemango zion telefonotik
edo zein gogorekin harrapatu genuen. Feminek bira
oso-oso luzea amaituta zuen eta nik uste dut bazuela
buruan zerbait berria egiteko gogoa.
Zaila da aktore
izatea Euskal Herrian?
Niretzat oso erraza
izan da. Nik ez nuen bilatu. Donostiako Arte Eszenikoen
tailerrean antzerkia egin nuen hiru urtez.Casting
bat atera zen, hartu ninduten eta antzerkian hasi
nintzen. Behin muturra sartuta jendea ezagutzen
duzu eta gauzak egiten dituzu.
Ipurbeltzen irakurle
batek aktore izan nahiko balu zer esango zenioke?
Ez dakit. Haur edo
gazte batek aktore izan nahi duela esaten duenean,
probatzen hasi behar da. Ikusi zer egin nahi duen
eta zer ez, noraino betetzen duen, noraino ematen
dion hipoteka ordaintzeko eta horren arabera adaptatu.
Gauza da zintzoa izatea zure buruarekin nahiz eta
gauzak oso argi eduki beti. Agian bidean gauzak
aldatzen dira, baina ez da ezer gertatzen aldatzeagatik.
Niri aktore izatea gustatzen zait, baina beste gauza
asko ere bai, nere helburua oreka mantentzea da.
Ainhoa Mendiburu
|