...ren komiki berriak
Txintxo
eta Demontxo
Naiara
Kuxko
Kattalingorri
Bruno
Ametz eta Mustroa
Beto Asmatzaile
Otxoa Jauna eta Matxin...
322 zenbakia
 

ANE GOMEZ URROSOLO-11 urte "Ilargiaren sekretua" filmeko antzezlea.

"Hilabete batean filmatu genuen, uztailean, oporrak... abuztuan izan nituen."

"Ilargiaren sekretua" izeneko filmean parte hartu du gazte donostiarrak. Orain arte egindako lanen artean; birziklaje kanpainarako bi iragarki eta Euskal Telebistarako "Jon eta familia" izeneko telesailaren kapitulu pilotua. Uda eta oporrak lanean eman ditu, baina antzezle lana maite du, ongi pasatu duela dio eta bere helburua: hemendik urte batzuetara antzezle izatea.

-"Ilargiaren sekretua" izeneko filmean parte hartu duzu, nolako esperientzia izan da?

Ongi pasatu dut, zeren nire gelako batzuek ere lan egin dute. Bakarrik zaudenean okerrago pasatzen da.

-Nolakoa da filmatze egun bat?

Ikasturtean bezela. Goizeko zortzietan jaiki eta amak ikastolara eramaten ninduen. Handik filmatu behar genuen lekura joaten ginen. Gipuzkoako leku askotan izan gara. Arropa guk eramateko esan ziguten, beraiek kontrolatzen zuten guk eramaten genuena. Orraztu eta makillatu beraiek. Janzten, makillatzen eta orrazten guztira bost minutu pasatzen genituen, azkar egiten zuten.

-Nola prestatu zenuen zure papera?

Gidoi bat eman ziguten, baina ondoren ez ikasteko esan ziguten. Momentuan bertan erakusten ziguten gure papera, entonazioa eta guzti hori, memorizatu, esan eta filmatzera.

 

 

   

 

-Zein izan ziren filmatzearen zailtasunak? Eta alde onak?

Filmean Saharako haur bat ateratzen zen. Hiru urte daramatza hemen, pixka bat kostatzen zitzaion euskaraz ahoskatzea, baina berehala ikasi zuen. Gainera filmatzen Pirritx eta Porrotx pailazoekin oso ongi pasatu dut, denbora guztian gauza barregarriak egin eta txisteak kontatzen zituzten.

-Nondik dator antzezle izateko gogo hori?

Ni Zurriola ikastolako Antzerki Eskolara joaten naiz. Bertan "casting"-ak egiten dituzte, aukeratzen bazaituzte filmatzera zoaz. Aurtengoa hirugarren urtea da Antzerki Eskolan, astean behin, asteazkenetan noa, arratsaldeko bostak eta laurdenetatik- zazpiak eta laurdenetara, astean bi ordu. Ikastolako mailaren arabera hainbat gauza ikasten dituzu, hirugarrenean Mimoa, laugarrenean Ipuin kontaketaÉ Aurten bostgarren mailan nago eta clown ariketak egiten ditugu. Gure gelatik asko joaten gara, "Ilargiaren Sekretua" filmean bostek parte hartu dugu. Bestalde, gelako bat serie bat egiten ari da eta beste batek film labur bat egin du.

-Lagunek zer esaten dizute?

Gelan-eta galdetzen didate ea zer moduz pasatu dudan, oso ongi egin dudala....

-Eta hemendik urte batzuetara, handitzerakoan... zer egin nahi duzu?

Handia izatean aktore izan nahi dut.

 

 

Ainhoa Mendiburu

 

 

   
 
   
 
Azken
zenbakiak