|
-Nolako gau-pasa
antolatzen duzue?
-Arratsaldeko zortziretan
iristen dira Aquarium-era. Lehenengo joko bat egiten
da "Altxorraren bila" izenekoa, aquariumean bakarrik
gaudela aprobetxatzen dugu eta pista bidez joko
bat egiten da. Ondoren afaria egiten da kafetegian
eta gero bisita aquarioetara. Aquarioek gaueko argia
dute, kanpoan bezala gaua etortzen denean argia
jaisten dugu eta orduan ikusten da arrainen jokamoldea.Lotarako
ordua iritsita, garbitu, pijama jantzi, lo zakuak
hartu eta tunela eta "uki aquiariuma-aren" inguruan
jartzen gara, "Antzararen joko" erraldoia egiten
da eta ondoren lotara.Goizeko zortziak aldera altxa,
jantzi, kafetegian gosaldu eta etxera joaten dira.
-Haurrek lo egiten
dute, baina arrainek zer egiten dute gauean?
-Lo, lo ez dute egiten.
Arrainak ez dira gelditzen eta gu bezela lo egiten,
ez dute betazalik eta ez dituzte begiak ixten.Mantsoago
igeri egiten dute eta horrela deskantsatzen dute.
Badira espezie batzuk gauez beraien gordelekutik
ateratzen direnak. Morenak adibidez egunez ezkutuan
egoten dira eta gauean ateratzen dira. Gauez eta
egunez ez dira berdin ibiltzen.
-Norbaitek "Arrainekin
lotan" egitasmoan parte hartu nahi badu zer egin
behar du?
-Aquariumera deitu
behar da; bi telefono daude, 943-44 00 99
edo 943-44 02 54. "Arrainekin lotan" programan
parte hartu nahi dela esan eta eguna zehazten da.
Normalean hamabost partaide izaten dira talde bakoitzeko,
9-11 urte bitartekoak, eta bi arduradun ekarri behar
dituzte. Ikastolak, haur txokoak, aisialdi taldeakÉ
edozein izan daiteke. Lagun talde bat bada, eskola
berekoak izan gabe ere, onartzen dugu.
Ainhoa Mendiburu
|