...ren komiki berriak
Txintxo
eta Demontxo
Naiara
Kuxko
Kattalingorri
Bruno
Ametz eta Mustroa
Beto Asmatzaile
Otxoa Jauna eta Matxin...
319 zenbakia
 

 

Lina Andueza eta Eneko Agirre, Artikutza Natur Eskolako arduradunak

"Artikutza, naturaren eskola handia izatea nahi dugu, gelarik gabeko eskola. Inguru naturala bera izango dugu irakasle".

Artikutza, Donostiako Udalaren finkarik handiena, gune ezin hobea da ingurumen hezkuntzako proiektuak aurrera eramateko. 1919an eskuratu zuenez geroztik, Donostiako Udalak egindako kudeaketa lanari esker, oasis bat bihurtu da Donostiatik 40 km eskasera dagoen gune nafar txiki hau. Donostiako Udalak, hezkuntza eta aisialdirako guneen eskaerari erantzunez, 1990. Urtean Artikutzako Natur Eskola abian jarri zuen. 1999. Urtean, igandeetako ibilbide gidatuak (ekoturismoa) eskaintzen hasi ziren. Ibilbide horien helburua, Artikutza ezagutarazteaz gainera, jende heldua ere ingurumen gaietan heztea zen.

Nola sortu zen Artikutza Natura programa?

2002. urtean, Artikutzako aurreko esperientziak pilatuz, Ekoturismoko irteerak berriro ere abian jartzen dira igandero. Irteera hauetan bisitariei egin zitzaizkien inkestek natur eskola baten beharra adierazten zuten. Ez bakarrik gaztetxoentzat, baita helduentzat ere.

Honela, Artikutza Natura ingurumen heziketako programa integralaren ideia sortzen da. Helburua, Artikutzan ingurumen heziketarekin erlazionaturiko egiteko guztiak koordinatzeaz gain, adin eta gizarte sektore ahalik eta gehienetara irekitzea da. Horrela, Artikutzako natur eskola Artikutza Natura programaren adar bat da.

Zertan datza Natur Eskola?

Natur eskolak hiru adar nagusi lantzen ditu: Biodibertsitatea, Basoa ekosistema gisa eta Ura. Artikutzaren baliabide natural askotarikoek ingurunean bertan egiteko jarduerak jorratzea ahalbidetzen digu. Horrela, ibilbide interpretatiboak dira programa guztiaren ardatza, nahiz eta hainbat ekintza osagarri ere landu. Azken buruan, Artikutza naturaren eskola handia izatea nahi dugu, gelarik gabeko eskola. Inguru naturala bera izango da irakaslea. Honela, hezitzaileen laguntzaz, bere baitan ezkutatzen dituen sekretuak agertuko dizkigu. 2005. Urteko martxotik aurrera, DBH eta Batxilergorako programa espezifikoak eskainiko dira. 2006. Urtean, eskaintza hau adin guztietako elkarteei ere zuzenduko zaie. Hala nola, euskaltegiak, zaharren egoitzak, helduentzako hezkuntza taldeak, gastronomia elkarteakÉ

 

 

Zer da proiektu honek eskaintzen duena?

Eskaintza nagusia, ingurumen heziketa eta errespetuzko aisialdiaren ikuspegitik, Artikutza bisitarien eskura jartzea da. Haurren kasuan aportazio nagusia eskolan lantzen diren hainbat kontzeptu eta ideia naturan bertan eta gertutik aztertzeko aukera da. Ikusteaz gain, kontzeptuak eta fenomenoak interpretatu ahal izateko, usaimena, ukimena, dastamena eta entzumena erabiltzeko aukera eskura izango dituzte.

Jarduerak bi taldetan banatu daitezke: DBH eta Batxilergoa. DBHren kasuan, ibilbide interpretatiboak izango dira oinarria, eta egiteko partehartzaileek liburuxka batzuk jasoko dituzte. Liburuxka hauek ziklo bakoitzari egokituak egongo dira eta aterpe barruan egiteko hainbat ekintza ere jasoko dituzte. Batxilergoaren kasuan egitekoak oso bestelakoak dira. Metodo zientifikoa erabiliz baina ekintza oso sinpleen bitartez, benetako baso laginketa bat burutuko dugu. Honela, ikasleek jada abian den ikerketa proiektu batean parte hartzeko aukera izango dute.

Zein da Artikutza Natura programa integralaren helburua?

Artikutza erreferentzia bilakatzea, ingurumenaren inguruko heziketaren erreferentzia, aisialdi eta ikerketa iraunkorraren ikuspegitik. Natur eskolaren helburua ingurumenaren inguruko heziketarako baliabide berri bat sortzea da, adin eta bisitari guztientzako egokitua. Ekoturismoaren helburuak, Artikutza ezagutarazteaz gain, gauzatzen den eskualde naturalen mantenu eta berreskurapena dira. Ikerketak etorkizunerako ezinbestekoa den informazio bat eskuratzea ahalbidetuko digu. Gune natural bat zainduta izateko bermerik handiena gunea ondo ezagutzea da, ezagupenak errespetua dakarrelako.

Lide Altuna

 
   
 
Azken
zenbakiak