|
|
Lina Andueza
eta Eneko Agirre, Artikutza Natur Eskolako
arduradunak
"Artikutza, naturaren eskola
handia izatea nahi dugu, gelarik gabeko eskola.
Inguru naturala bera izango dugu irakasle".
Artikutza, Donostiako Udalaren
finkarik handiena, gune ezin hobea da ingurumen
hezkuntzako proiektuak aurrera eramateko. 1919an
eskuratu zuenez geroztik, Donostiako Udalak egindako
kudeaketa lanari esker, oasis bat bihurtu da Donostiatik
40 km eskasera dagoen gune nafar txiki hau. Donostiako
Udalak, hezkuntza eta aisialdirako guneen eskaerari
erantzunez, 1990. Urtean Artikutzako Natur Eskola
abian jarri zuen. 1999. Urtean, igandeetako ibilbide
gidatuak (ekoturismoa) eskaintzen hasi ziren. Ibilbide
horien helburua, Artikutza ezagutarazteaz gainera,
jende heldua ere ingurumen gaietan heztea zen.
Nola sortu zen Artikutza Natura
programa?
2002. urtean, Artikutzako aurreko
esperientziak pilatuz, Ekoturismoko irteerak berriro
ere abian jartzen dira igandero. Irteera hauetan
bisitariei egin zitzaizkien inkestek natur eskola
baten beharra adierazten zuten. Ez bakarrik gaztetxoentzat,
baita helduentzat ere.
Honela, Artikutza Natura ingurumen
heziketako programa integralaren ideia sortzen da.
Helburua, Artikutzan ingurumen heziketarekin erlazionaturiko
egiteko guztiak koordinatzeaz gain, adin eta gizarte
sektore ahalik eta gehienetara irekitzea da. Horrela,
Artikutzako natur eskola Artikutza Natura programaren
adar bat da.
Zertan datza Natur Eskola?
Natur eskolak hiru adar nagusi lantzen
ditu: Biodibertsitatea, Basoa ekosistema gisa eta
Ura. Artikutzaren baliabide natural askotarikoek
ingurunean bertan egiteko jarduerak jorratzea ahalbidetzen
digu. Horrela, ibilbide interpretatiboak dira programa
guztiaren ardatza, nahiz eta hainbat ekintza osagarri
ere landu. Azken buruan, Artikutza naturaren eskola
handia izatea nahi dugu, gelarik gabeko eskola.
Inguru naturala bera izango da irakaslea. Honela,
hezitzaileen laguntzaz, bere baitan ezkutatzen dituen
sekretuak agertuko dizkigu. 2005. Urteko martxotik
aurrera, DBH eta Batxilergorako programa espezifikoak
eskainiko dira. 2006. Urtean, eskaintza hau adin
guztietako elkarteei ere zuzenduko zaie. Hala nola,
euskaltegiak, zaharren egoitzak, helduentzako hezkuntza
taldeak, gastronomia elkarteakÉ

|