...ren komiki berriak
Txintxo
eta Demontxo
Naiara
Kuxko
Kattalingorri
Bruno
Ametz eta Mustroa
Beto Asmatzaile
Otxoa Jauna eta Matxin...
318 zenbakia
 

IÑAKI DURANDEGI, Pasai Donibane-ko bateleko arraunlaria

"Gutako norbait haserretua dagoenean, koordinatuta ibiltzea oso zaila da. Haserreapasatzea beste erremediorik ez duzu"

I–aki Durandegi, 16 urte ditu eta 12 urterekin hasi zen arraunean. Aurten, Pasai Donibane taldearekin, estropada guztiak irabazi ditu, eta Euskadiko eta Espainiako txapeldun geratu da, batelen kategorian. Berak dioenez, nahiz eta noizbehinka arrauna alde batera uzteko gogoak izan, "estropada bat irabaztea oso polita da eta jarraitzeko animoa ematen dizu".

I–aki, nola hasi zinen arraunean?

Nire anaiak animatu ninduen; ia-ia behartuta hasi nintzen (brometan). Arraunlaria da Pasai Donibanen, eta hari esker hasi nintzen. Hasieran ez zitzaidan asko-asko gustatzen, baina orain oso gustora nabil.

Bai batelean bai banku mobilean aritzen zera. Zein da bien artean dagoen desberdintasuna?

Batela 4 arraunlarik osatzen dute eta banku mobila aldiz, 8 pertsonek. Batela, banku fijoa da eta hankak ez dira erabiltzen; horregatik, indarra da gehien lantzen duguna eta ez hainbeste teknika. Banku mobilean, aldiz, hankak joko handia ematen dute, beraz, fisikoki ondo ibiltzeaz gainera, teknika dominatzea beharrezkoa da.

Nola da zuen entrenamendua bat?

Denboraldia hasi baino lehenago, asteartean ez ezik egunero saiatzen gara. Gero, maiatza aldera, egunero izaten dira entrenamenduak. Neguan zehar, fisikoki prest egoteko korrikan ibiltzen gara eta ergometroa erabiltzen dugu besoak lantzeko. Aste bukaeretan, uretara ateratzen gara. Ibaira ateratzen garenean ordu pare bat ematen dugu arraunean.

Hain gogor entrenatzeak merezi al du?

Bai. Nahiz eta entrenamendua gogorra izan, estropada bat irabaztea oso emozionantea da. Aurten, batelen kategorian, estropada guztiak irabazi ditugu, eta Espainiako Txapelketa irabazi dugu. Banku mobilean Espainiako bigarrenak izan gara, eta oso kontentu gaude. Nahiz eta entrenamenduak gogorrak izan, txapelketak ondo ateratzen zaizkizunean denak merezi du.

 

   

 

Inoiz pentsatu al duzu arrauna alde batera uztea?

Batzuetan izaten duzu uzteko gogoa, neguan entrenamenduak gogorregiak direnean batez ere. Ez da erraza, hilabete horietan uretara ateratzea; euria, hotza, haizea...eta abat egiten duenean, nahiko kostatzen zaizu. Eguraldia ona denean, aldiz, izugarria da itsasora ateratzea arraunean egitera.

Zein da entrenamenduetan gehien lantzen duzuen alderdia?

Arraunlarien arteko koordinazioa batez ere. Batela ondo ibiltzeko, koordinazio ona izatea ezinbestekoa da. Arraunlariek beren arrauna aldi berean sartzea lortzeko, ordu asko behar dira. Horregatik, entrenamenduetan asko landu behar da hori.

Orduan, taldea ez da askorik aldatuko, ezta?

Ez. Batzuetan arraunlariren bat aldatu egiten da, arrazoi jakinen batengatik, baina normalean pertsona berberek osatzen dugu taldea. Entrenamenduetan lortutako bateratze hori ez galtzeko, taldea mantentzea oso importantea da; eta baita, gure artean ondo konpontzea ere.

Zer gertatzen da, norbaitek egun txar bat duenean edo ÔpikeÕ bat baldin badago?

Norbait haserre baldin badago, harekin arraunean ibiltzea zailagoa da; kasu horretan, koordinazioa ez da ona izaten eta ez dago zer eginik. Haserrea pasatzea beste erremediorik ez duzu.

 
   
 
Azken
zenbakiak