...ren komiki berriak
Txintxo
eta Demontxo
Naiara
Kuxko
Kattalingorri
Bruno
Ametz eta Mustroa
Beto Asmatzaile
Otxoa Jauna eta Matxin...
317 zenbakia
 
IPURBELTZ, Iraileko elkarrizketa. Sara Narbona, Larratxoko Edonostia.net teknologia berrien zentroaren arduraduna. "Ordenagailuak dituen aplikazioekin, argazkien itxura eta komikien istorioa aldatu ditzakegu" Larratxoko Gune Zibikoan Edonostia.net izeneko teknologia berrien zentroa aurkitzen da. Doako lantegi batzuen bidez, teknologia eta informatikaren munduan sakontzeko aukera ezin hobea eskaintzen dute. Ordenagailuarekin lehen eskuz egiten genituen gauza asko egin daitezke eta baita eskuz egin ezin zitezkeen gauza asko ere. Esaterako, komiki baten istorioa aldatu, argazkietan azaltzen direnei itxura aldatu edo eskaneatutako argazki batzuekin bideo txiki bat editatu. Guzti hau, ordenagailuak dituen aplikazio batzuekin huts-hutsik egin daiteke. Zein da haurrei zuzenduta dauden lantegien helburua? Batez ere, teknologia berrien erabilpena ezagutzea eta menderatzea, jendearentzat erabilgarria izan dadin. Badakigu haurrak teknologiaren mundura hurbiltzen direnean, jolas, chat eta internet bezalako aplikazioekin ibiltzeko izaten dela. Gure helburua ideia hau aldatzea da. Hasieran zaila izaten da beraien arreta lortzea, informatikako aplikazio bat irakasteko orduan. Hala ere, ordenagailuarekin egin daitekeena ikusten dutenean (web-ak, argazkien tratamendua eta trasformazioa, komiki-ak aldatzea, animazioak) berehala jakin-nahia sartzen zaie. Diseinu grafikoa izugarri gustatzen zaie, eskuz egin ezin ditzaketen eraldaketak egitea posible dutelako. Tekladua erabiltzen ere ikasten dute; nahiz eta ez zaien gehiegi gustatzen, beharrezkoa da beren proiektuak egiteko. Zer nolako proiektuak egiten dituzte lantegi hauetan? Lantegi guztiak proiektu baten inguruan antolatzen dira. Normalean, gai bat aukeratzen da eta horri buruz aurkezpen bat egin behar dute. Horretarako, kurtsoan zehar aplikazio desberdinen erabilpena erakusten zaie, eta pixkanaka proiektua osatzen dute. Proiektu hau cd-rom batean gordetzen dute power-point programaren bitartez. Bukatzerakoan, guraso eta irakasleen aurrean beren lana aurkezteko ere aukera izaten dute. Lantegiek iraupen desberdina izan dezakete (12 ordu, 24 ordu..) eta horren arabera erabakitzen da emango den materia. Zenbat eta denbora gehiago, orduan eta proiektu konplexuagoak; beraz, aplikazio gehiago ikasteko aukera. Nola izango litzateke horrelako proiektu bat egiteko prozesua? Lehenengo gauza, aukeratu den gaia (aurten animaliak) landu behar dute; ahalik eta informazio gehiena jaso behar dute, liburuetan, entziklopedietan, etab. gero guzti hori ordenagailuan landu ahal izateko. Informazio hori betetzeko, internet-en saiatu behar dute, gidoi batean markatzen diren hainbat ezaugarri lortzeko. Gidoi bat ematen zaie, internet-en nabigatzerakoan ez galtzeko eta bide bat jarraitzeko. Behin informazioa jaso dutela, material guzti hori ordenagailura pasatzea da lehen pausoa, gero honek dituen aplikazioetan landu ahal izateko. Horrela hasten dira teknologiak dituen prestazioak lantzen. Dokumentuak eskaneatzen dituzte, argazkiak trasformatu, komikien istorioak eta bokadiloetan jartzen duena erabat aldatu, kartelak diseinatu, ordenagailuan marraztutakoarekin animazioak egin, etab. Azkenik, guzti horri forma ematea geratzen zaie, presentazio polit bat egitea (ahotsa sartu eta guzti), alegia. Bukatzeko, burututako proiektu hori cd-rom batean gordeko dute, beraiek izateko. Horrez gain, bideoak egiteko aukera dute eta baita beren buruak grabatzeko ere. Bai. Bideo bat egitea asko gustatzen zaie. Proiektuak bukatzean, movie-maker izeneko programa baten bitartez, bideo txiki bat egiteko aukera dute. Fotograma batzuk erabiliz (ordenagailuan argazkiak gordetzen diren formatoa) bideo bat editatzen dute. Orain martxan jarri dugun azkenetariko lantegi batean, beren burua grabatzeko aukera dute. Haurrek albistegi moduko bat prestatzen dute, beraiek aurkezleak izango balira bezala, eta kamera txiki baten bidez grabatzen zaie. Eta zer adinatako haurrei daude zuzenduak lantegi hauek? Zein da ordutegia? Haurren kasuan, eskaintzen ditugun lantegiak 8 urtetik gorakoentzat izaten dira. Udan, egunero izaten dira lantegiak; urtean zehar aldiz, aste bukaeretan izaten dira. Lehenengo saioa goizeko 10.00-etatik 12.00-ak arte izaten da, eta bigarrena 12.00-etatik 14.00-ak arte. Nahiz eta hasieran, bi klase besterik ez egon, jendearen interesa ikusita, hirugarren bat ipini behar izan genuen. Orain hiru talde dauzkagu, 50 bat haurrekin.

 
   
 
Azken
zenbakiak