|
ELKARRIZKETA:
Irati Fernandez "Alderdi psikologikoa
fisikoa bezain garrantzitsua da"
Irati Fernandezek 15 urte ditu,
eta atletismoan jarduten du 11 urte zituenetik.
Duela hilabete pare bat, Espainiako txapelketan
laugarren geratu zen 60 m-ko modalitatean eta bostgarren
luzera jauziko proban. Asko gustatzen zaio kirol
hau egitea, oso ondo pasatzen duelako. Baina honetara
dedikatzea beste gauza bat da. Berak dioen bezala,
"Oso zaila da honetatik bizitzea eta horretarako
oso ona izan behar duzu".
Irati, nola hasi zinen atletismoan?
Ikastolan orri bat eman ziguten
kirol batean izena emateko. Zeuden aukeretatik atletismoa
egitea erabaki nuen. 11 urterekin hasi nintzen.
Lehenengo, Astigarragako polikiroldegian eta gero
Anoetan, bertako instalazioetan hobeto entrenatu
ahal izango nuelako.
Duela gutxi, Espainiako Txapelketan
parte hartu duzu. Zer moduz joan da?
Nahiko ondo. Kadete mailan parte
hartu nuen, 60 metrotan eta luzeeran. Alde batetik,
60 metroko proban laugarren postua lortu nuen eta
luzeran bostgarrena izan nintzen.
Oso urduri jartzen al zara txapelketetan?
Zer egiten duzu lasaitzeko?
Hasieran pixka bat urduri jartzen
naiz, baina lagunen bati ÔtxapaĠ txiki bat eman
eta pasa egiten zait. Hala ere, neurri batean ona
da larri egotea; beharrezkoa da tentsioa mantentzeko
eta kontzentrazioa ez galtzeko
. Entrenamenduak oso gogorrak
al dira? Zenbat entrenatzen duzu?
Oso ondo pasatzen dut entrenamenduetan
eta ez zait gogorra egiten. Astean zehar, pare bat
ordu entrenatzen ditut ia egunero. Batez ere fisikoa
lantzen dugu, baina psikologikoki ere prestatzen
gara. Ematen ez badu ere,
psikologia alderdi fisikoa bezain garrantzitsua
da.
Atletismoan zabiltzanetik, lesioren
bat izan al duzu?
Bai. Bi izan ditut, baina okerrena
orain dela bi urte izan nuen, belaunean. Luxacin
de rtula batengatik hanka mugitu gabe egon behar
izan nuen eta gero, errehabilitazioan ibili nintzen
denbora luzean. ...
entrenamenduak uztea pentsatu
al zenuen?
Bai. Lesioarekin nahiko gaizki pasa
nuen eta beldurra ematen zidan entrenatzeak. Berriz
hastea gogorra egin zitzaidan, baina azkenean jarraitzea
erabaki nuen.
Anoeta da entrenatzen zaren lekua.
Zer iruditzen zaizu atletismoko pista kentzea, Gipuzkoarena
bezalako futbol estadio bat egiteko?
Oso gaizki. Telebistan, aldizkarietan...
leku guztietan futbolari buruz mintzatzen dira.
Badirudi futbolaz aparte ez dagoela beste kirolarik.
Gipuzkoarena egiteko atletismoko pistak kentzen
badituzte, ezingo dugu Euskadin txapelketa handirik
ikusi ahal izan. Mini-estadioan dauden instalazioak
ez dira egokiak txapelketa handiak antolatzeko.
Estadio berria egin ezkero, ezingo da abuztuan izaten
den Reebook-Sari Nagusia bezalakorik ospatu.
|