Kirolariaren beste ezaugarriez

Bai, bai, Mikel Aranburu azpeitiarra da, Naroa Agirre donostiarra, Aimar Olaizola goizuetarra, Iban Mayo igorretarra, Miel Saralegi leitzarra, Joane Somarriba sopelarra, Joxe Luis Korta oriotarra, Iker Iturbe gasteiztarra, Bixente Lizarazu hendaiarra, Edurne Pasaban tolosarra, Joseba Etxeberria elgoibartarra, Iker Romero gasteiztarra, Patxi Eugi agoiztarra, Unai Osa itziartarra, Ander Vilari–o irundarra, Ismael Urzaiz tuterarra, Mikel Odriozola oreretarraÉ Zenbat aldiz entzun edo irakurri ote dugu komunikabideetan halako kirolaria nongoa den.

Are gehiago: halako kirolaria nongoa den adieraztea nahikoa ez eta igual esaten dute ilegorria dela, edo argala dela, edo gaztetxoa dela, edo hanka-luzea dela, edoÉ

Imajinatu kazetaria irratian zera esaten: "Juan Joxe Ibarretxe laudiotar burusoil eta argalaÉ". Ez, ezta? Ba, zergatik kiroletan bai?

 

Enekoitz Esnaola