|
Euskararen emaitza Euskadi Irratiak kiroletan ikasturte bukaera mugitua izan du, hainbat partida garrantzitsutan egon delako zuzeneko saioak egiten, eta lehengoan esan nion irratiko kirol esatari lagunari: -Zer, motel, oraintxe heu baino ez haut entzuten irratian!. Eta hark: -Bai, ederra zortea eman dieguna gureei!... Alegia, ez dutela euskal taldeek azkenean emaitza onik lortu: Tauk galdu egin zuen ACBko finala, Eibar ez zen igo Espainiako Lehen Mailara, Real Union ere ez Bigarren A Mailara, Osasunak galdu egin zuen Espainiako Kopa... Oraintxe dela hilabete gutxi ere Tauk galdu egin zuen Lauko Finaleko azkena. -Eta bi partidatan geratu gaituk irratian zuzenean eman gabe -zioen kirol esatariak- eta bietan euskal taldeek, arrakasta: Miarritzek Frantziako Liga irabazi zian eta Portlandek Asobal Liga. Zer egin ote diegu besteei?... Emaitzak emaitza, ordea, lagunok, azken batean euskarak irabazi egin du: egon behar zuen tokian ere egon da (une garrantzitsuetan). Eta hori ez da beti gertatzen.
Enekoitz Esnaola |
|||