TXIRRINDULARITZAKO ZUZENDARIAK,

ALDREBESAK

 

Aldrebesak dira txirrindularitzako zuzendariak. Ez diot txarrak direnik, edo alferrak, edo... Ez. Aldrebesak. Proban zehar autoan txofer joaten direlako, eta:

Txirrindulariari bertatik bertara azalpenak emateko, errepidean beti bere aldean eduki behar du ziklista, baina hau ez da beti bere aldean egoten, eta, beraz, beti ezin eman unerik egokienean azalpena.

Zuzendaria txofer joaten denez, gidatzean, txirrindulariekin ez ezik, beste zenbait gauzekin ere erne joan behar du, istripurik-edo ez izateko: aurretik doazen motoekin, jarraitzaileekin, bazterrarekin, beste autoekinÉ Beraz, delako esplikazioa ezin lasai-lasai eman.

Tropelean 200en bat txirrindulari egoten dira, eta talde bakoitzean bederatzi inguru. Hortaz, etapan eta Ñproba itzulia badaÑ itzulian zehar, sailkapenak makina bat aldaketa izaten ditu. Ondorioz, zuzendari txoferrak etapan ezin eguneko ihesek-eta sailkapenean sortutako aldaketak zehatz-mehatz aztertu. Autoan izan ohi duten telebista txikia ere ezin behar bezala ikusi. Eta abar.

Eta nik galdetzen dut: zergatik joaten dira zuzendariak txofer?

 

Enekoitz Esnaola