Arku
erraldoi horretan mundu osoko lurrikara guztien 3/4 baino gehiago
gertatzen dira., bertan 600 sumendi bizi baino gehiago daudelarik.
Aspalditik
ezagutzen zuten zientzilariek "su eraztun" hau, benetan erraza
baita mapa batean forma hartu eta lokalizatzea. Hala ere, 1960.
urterarte inkognita bat izan zen eraztun hau, ez bait zitzaion
logika bat aurkitzen. Aipatutako urtean, teoria batek indarra
hartu zuen: Kontinente mugikorraren teoria ahalegia. Ordundik
hona, munduko leku desberdinetako ikerkuntzek zera erakutsi
dute, Lurraren azala plataforma desberdinetan desberdintzen
dela; Pazifiko Ozeanoaren azpian kokatuta dauden plataformak
mantxo bada ere, etengabe ari dira mugitzen, batzutan plataforma
kontinentalen azpian inkustratzen direlarik. Fenomeno honek
hain tenperatura altuak sortzen ditu, non arroka desegin eta
magma bero bat sortzen duten. Hau denborarekin, kanpora irtetzen
da sumendien erara.
Batzutan
plataformen talkak trabatu egiten dira eta tentsioa akumulatzen
dute. Hauek berriz, lurrikaretan bihurtuko dira. Horrela gertatu
izan da beti, aipatutako eraztun guztiaren luzera guztian -Chile,
Mexico, California, Alaska, Japonia, Txina eta beste toki batzu-
eta horrela izaten jarraituko du.
-Indonesian
eman diren sumendi erraldoietatik hasita, Chilen gertatutako
sismoetara, su eraztun honetan eman dira planetaren lurrikara
bortitzenak. "Zonalde lehergailu" hau -ezkerraldean agertzen
dira puntu gogorrenak- 330 sumendi aktibo dauzka eta urtean
3000 lurrikara (handi eta txiki) baino gehiago izaten ditu.
-
Honela geratu zen Tokyo Kantoren lurrikarak astindua eman ondoren...