Erakusketan izen ezagun asko dago (batzuk Ipurbeltzen aritzen
dira). Besteak beste, Luis Alonso, Asun Balzola, José Belmonte,
Ángel Domínguez, Xabier Erostarbe, Jesús Lucas, Belén Lucas,
Iñaki Martiarena "Mattin" (Kattalingorriren egilea), Juan Ignacio
Mendizabal, Jokin Mitxelena, Elena Odriozola, Pedro Oses, José
Antonio Telletxea, Mikel Valverde (Joxe Mari Nekazariren egilea),
Agurtzane Villate eta Jon Zabaleta (Nere baitan kolorezko kometak).
Azken mende laurdenean haur literaturako liburuak ilustratu
dituzten euskal irudigileren lanaren lagin txiki bat izan nahi
du erakusketa honek. Irudiz jositako munduan bizi bagara ere,
onartu egin behar da gaur egun ilustrazioak ez duela mende honen
hasieran zuen sonarik; garai hartan talde-erakusketak egiten
zirenean, sail desberdinak egoten ziren: pintura, eskultura,
arkitektura eta marrazketa. Horrek erakusten digu garai hartan
marrazkilariek zeukaten ospea, galdu egin dena eta oraingoz
ez dena guztiz berreskuratu. Erakusketa honetan irudigile heldu
gehienak autodidaktak izan ziren edo Arte eta Ofizio eskolaren
batean ikasi zuten. Leioako Arte Ederretako Fakultatea sortu
izanarekin batera, 70ko hamarkadaren bukaeran eta 80koaren hasieran
euskal argitaletxeen indartzea izan da, aurretik ez baitzen
izan ia ia Euskal Herrian haur liburuak euskaraz kaleratze zituen
argitaletxerik. Erakusketan parte hartzen duten irudigileen
artean, haur literaturan soilik aritzen diren irudigileak bakan
batzuk baino ez dira; gehienek beste lan batzuk egiten dituzte,
hala nola, diseinu grafikoa, komikigintza, kazetaritza grafikoa
eta irakaskuntza.
Arestian
aipatutakoaz gain, Karramarroaren uhartea deritzan marrazki
bizidunaren luzemetraia ikusi ahal izango duzue bideoz. Animaziozko
film hoberenaren Goya saria jaso du, eta filmaren dekoratuen
marrazkiak ere ikusgai izango dituzue, Lotura Films eta Irusoin
etxeei esker.
Zuen
zai gaude anima zaitezte!