Arkimedes,
bainu ontzian sartu, eta ohartu zen bere gorputzak mugitzen
zuen ura ontziaren aldeetatik isurtzen zela, eta berehala konturatu
zen lotura zuzena zegoela bere pisuaren eta isurtzen zen uraren
bolumenaren artean. Eta horrenbesteko zirrara sentitu zuen ezen,
elezaharraren arabera, Eureka! (Aurkitu dut) oihu eginez
irten baitzen kalera.
Baina, garai hartan Arkimedesek ez zituen itsasontziak buruan.
Bere errege Hieron I.a Siracusakoak asmatzeko agindu zion arazo
korapilatsuaren erantzunaren bila ari zela egin zuen aurkinkutza
hura. Siracusa, Siziliako uharteko hiria, gaur egun Italiaren
barne badago ere, antzina greziar hiria zen.
Erregea
koroa berri bat zuen eta urre garbikoa zen ala ez jakin nahi
zuen. Arkimedes konturatu zen koroa hura zilarrezko aleaziozkoa
bazen pisu berdineko urre garbiko koroa batek baino espazio
handiagoa hartuko zuela, zilarra ez baita urrea bezain trinkoa.
Koroaren bolumena (ontzi batean sartzean kanporatzen zuen ur
kopuruaren arabera neurtua) pisu bereko urre zati batekin eta
zilar zati batekin konparatu zituen, eta horrela esan ahal izan
zion erregeari koroa hura ez zela urre garbiz egina....