Txinako harresi erraldoia:

Beijin-etik iparraldera dauden mendietan, herensuge baten antzera egiten du Txinako Harresi Handiak sigisaga muino batetik bestera, kilometrotan eta kilometrotan.

 

Gizakiak egin duen harresi luzeenaren zati ikusgarriena da hori. Jiayuguango gotorlekuan hasten da, Qilian Shan mendien oinean, Txina mendebaldeko lurralde lehorrean. Basamortuak, belardiak, bailarak eta basoak zeharkatzen ditu eta Yalú ibairaino iristen da, Korearen mugara - 3.200 km Txina iparraldean zehar- . Baina harresi nagusiaren adarrak kontuak hartzen badira, guztira 6.500 km inguruko luzera du harresiak orotara.

Nola eraiko zen harresia

Orain dela 3.000 urte ingura, Txina iparraldean, elkarren etsai ziren hainbat estatuk harresiak eraiki zituzten beren lurraldeak babesteko. K. a. 221. urtean, Qin Shin Huangdi, Txin estatuko printzea, beste sei estaturekin elkartu zen eta Txinako enperadore izendatu zuen bere burua. Harresi guztiak suntsitu zituen, iparraldekoak izan ezik; haiek batzeko agindua eman zuen hunoetatik eta inguru hartako beste hainbat tribuetatik babesteko.

Hurrengo mendeetan, harresia berreraiki zuten eta luzatu egin zuten beste buruzagi batzuek, Han (K.a. 206 - k.o.220) eta Ming (1368 - 1644) dinastietakoek batez ere....