Elurraren Xarma

Poliki-poliki zerua estaliz zihoan. Gero eta ilunago,gero eta zuriago. Izan ere, zerua ez zegoen grisa, zuria baizik.

 

Halako batean, inori ezer esan gabe, maluta hauskorrak erertzen hasi ziren. Pixkanaka maluta sendo, eder bilakatu ziren. Ixil-ixilik erortzen ziren, zaratarik atera gabe, inork entzutea nahi ez balute bezala. Eta guztia beren kolorez tintatu zuten, zuri kolorez, zuri ederrez, ingurune zatarrak ere eder bilakatuz. Egun osoa eta gau osos eman zituen elurretan, baina biharamuna oskarbi esnatu zen. Huraxe zen gure aukera. Plastikozko botak, sokak, pioletak, granpoiak, neguko jantziak, kaskoa eta gainerako tramankulu guztiak hartu eta Piriniotarantz abiatu ginen.

Elurrezko korridoreak

Negulo elurrak ez du zirrikiturik uzten zuritzeke: mendi magalak, gailurrak, bailarak eta korridoreak ere zuritzen ditu. Korridoreak, malda handiko mendi magaletan, haitzen artean gelditzen diren pasabide malkartsuak dira. Batzuk oinez, laguntza berezirik gabe igotzeko modukoak izaten dira. Bezte batzuk, ordea, ia horma bertikalak izan ohi dira eta horiek igotzeko eskaladako hamaika tramankulu beharda. Kasu guztietan, mendizaleak, binaka edo hirunaka sokarekinelkarri lotuta joan ohi dira, batak irrist egiten badu, lagunak eutsi dezan....