|
Ipurbeltz egin duten guztiei eskertu nahi die EREIN argitaletxeak: lehenik, irakurleei, 31 urte hauetan adinez eta belaunaldiz aldatuz joan diren arren, aldizkariarekiko kateari eutsi diotelako. Gure irakurleen ondoren, marrazkilari, gidoigile eta, oro har, aldizkariaren aitzakian, argitaletxera hurbildu diren guztiei eskertu nahi die. Eta, azkenik, nola ez, beren laguntzarekin aldizkaria babestu duten erakundeei. Guztiei esker mila. Hogeita hamahiru urte hauekin bete dugu bizialdi bat. Harro gaude, urtea joan urtea etorri, hilero-hilero gure gaztetxoen eskuetara helarazitako eskaintzarekin. Baina gizartea ere aldatuz doa, eta, harekin batera, haren gustuak eta joerak ere bai. Aurrera begiratu beharra dago, eta gauza eta eskaintza berrietan pentsatu. Izango dugu, beraz, aurrerago ere, non elkartu. Adiorik ez! EREIN argitaletxea. |